Zer dio Bibliak ezkondu gabe elkarrekin bizitzeari buruz?
Bibliaren erantzuna
Jainkoak «sexu moralgabekerian» ez erortzeko esaten digu Biblian (1 Tesalonikarrei 4:3, NWT). «Sexu moralgabekeria» terminoaren barne adulterioa, ekintza homosexualak eta ezkondu gabeko gizon eta emakume baten arteko sexu-harremanak daude.
Zergatik inporta zaio Jainkoari bikotea ezkonduta egotea?
Ezkontza Jainkoak sortu zuen. Hau lehen bikotea elkartu zuenean ezarri zuen (Hasiera 2:22-24). Bere asmoa ez zen gizon eta emakume bat ezkontzaren konpromisorik gabe elkarrekin bizitzea.
Jainkoak badaki gizakiontzat onena zer den. Zer pentsatuta zuen Jainkoak ezkontza sortzean? Gizon eta emakume baten arteko lotura hautsiezina izatea eta familia kide guztiak pozik eta babestuta sentitzea. Pentsatu adibide honetan. Altzari bat muntatzeko fabrikatzailearen argibideak jarraitu behar ditugu. Era berean, Jainkoak familia zoriontsua izateko argibideak eman dizkigu. Jainkoaren arauek beti laguntzen diete hauek jarraitzen dituztenei (Isaias 48:17, 18).
Ezkondu gabe sexu harremanak izateak ondorio txarrak ekar ditzake. Esaterako, nahi ez diren haurdunaldiak, sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak eta gorabehera emozionalak.
Jainkoak gizon eta emakumeei sexuaren bidez haurrak izateko gaitasuna eman die. Jainkoarentzat bizia sakratua denez, haurrak izateko gaitasun hori opari oso baliotsua da. Horregatik, Jainkoak opari hau errespetu handiz tratatzea eta ezkonduta daudenen artean bakarrik erabiltzea espero du (Hebrearrei 13:4).
Eta bikote bat elkarrekin denbora batez ezkondu gabe bizi bada?
Ezkon bizitzan arrakasta izateko ez da beharrezkoa denbora batez konpromisorik gabe bizitzea. Zein da, orduan, arrakasta izateko gakoa? Kide bakoitzaren konpromisoa indartsua izatea eta arazoak elkarrekin konpontzea. a Ezkontzak konpromisoa indartzen du (Mateo 19:6).
Zer egin daiteke ezkon bizitza sendoa izateko?
Ez dago ezkon bizitza perfekturik. Hala ere, bikoteek beraien ezkon bizitzan arrakasta izan dezakete Bibliako aholkuak jarraituz. Hona hemen adibide batzuk:
Jarri zure ezkontidearen beharrak zure beharren aurretik (1 Korintoarrei 7:3-5; Filipoarrei 2:3, 4).
Garatu elkarren arteko maitasuna eta errespetua (Efesoarrei 5:25, 33).
Hitzak kontrolatzen ikasi (Esaera Zaharrak 12:18).
Pazientzia izan eta laster barkatzeko prest egon (Kolosarrei 3:13, 14).
a Ikusi «Familia zoriontsuak: Leial izan» artikulua.