Zer dio Bibliak ezkontzari buruz?
Bibliaren erantzuna
Jainkoak lehen gizona eta emakumea sortu ondoren, ezkondu egin zituen. Jainkoak ezkontza ezarri zuen, gizon eta emakume baten artean lotura berezi bat sortuz. Lotura honek, bai beraientzat, baita beraien seme-alabentzat ere, giro egonkorra sortzen du (Hasiera 1:27, 28; 2:18).
Jainkoak ezkontideak zoriontsuak izatea nahi du (Esaera Zaharrak 5:18). Bibliak jarraibideak eta printzipioak ematen ditu ezkon-bizitzan arrakasta izateko.
Artikulu honetan honakoa ikusiko duzu
Zeintzuk dira Jainkoak ezkon-bizitzarako ezarri dituen arauak?
Hasieratik, Jainkoak gizon eta emakume baten arteko lotura izateko sortu zuen ezkontza (Hasiera 2:24). Jainkoak ez du poligamia, jokabide homosexualak eta bikoteak ezkondu gabe elkarrekin bizitzea onartzen (1 Korintoarrei 6:9; 1 Tesalonikarrei 4:3, NWT). Jainkoak hasiera batean ezkon-bizitzarako ezarri zituen arauak betetzeko irakatsi zien Jesusek bere jarraitzaileei (Markos 10:6-8).
Jainkoarentzat ezkontza lotura iraunkorra da. Gizon eta emakume bat ezkontzen direnean, elkarri leial izango direla eta elkarrekin betirako egongo direla promesten dute. Jainkoak beraiek promes hori betetzea espero du (Markos 10:9).
Zer dio Bibliak banatzea eta dibortzioari buruz?
Baliteke arrazoi batzurengatik senar-emaztea bata bestearengandik urrun egon behar izatea, adibidez, bietako baten familiak larrialdi bat izaten duenean. Egoera horretan, agian, ezkontideak bidaiatu egin beharko du familiari laguntzeko. Baina ezkon-arazoak daudenean Bibliak ez du banatzea aholkatzen. Horrelako egoera batean, Bibliak arazoak konpontzea gomendatzen dio bikoteari (1 Korintoarrei 7:10).
Bibliaren arabera, dibortziatzeko arrazoi bakarra adulterioa da (Mateo 19:9, NWT). Beraz, bikote batek adulterioa ez den beste arrazoi batengatik banatzea edo dibortziatzea erabakitzen badu, Bibliak ez du onartzen bietako inor beste pertsona batekin atera edo berriro ere ezkontzea (Mateo 5:32, NWT; 1 Korintoarrei 7:11).
Legalki ezkonduta egon behar al du bikote batek Jainkoaren onespena izateko?
Jainkoak kristauek ezkontzari buruzko legeak bete ditzaten espero du (Titori 3:1). Legalki ezkontzeko aukera dagoenean, bikote batek hau egiten badu, agintariak errespetatzen dituela adierazten du. Gainera, bikoteak ezkontza-lotura iraunkorra dela onartzen duenean, Jainkoaren ikuspuntu bera duela erakusten du. a
Bibliaren arabera, zeintzuk dira senarraren eta emaztearen ardurak eta betebeharrak?
Biengandik espero dena. Elkar maitatu behar dute eta errespetuz tratatu behar dira (Efesoarrei 5:33). Bata bestearen behar sexualak asetu behar dituzte eta arlo guztietan bata besteari leial izan (1 Korintoarrei 7:3; Hebrearrei 13:4). Haurrak badituzte, bien ardura da hauek heztea (Esaera Zaharrak 6:20).
Bibliak ez du zehazten bikoteek nola banatu behar dituzten lantokiko eta etxeko zereginak. Familiaren egoeraren arabera, bien artean erabaki behar dute nola antolatuko diren.
Senarrarengandik espero dena. Bibliak «senarra emaztearen buru» dela dio (Efesoarrei 5:23). Zer esan nahi du horrek? Familia zuzenduko duela eta bere emazte eta seme-alabentzat onak izango diren erabakiak hartuko dituela.
Senarrak bere familiaren behar fisiko, emozional eta espiritualak zaindu behar ditu (1 Timoteori 5:8). Senarra emaztearekin elkarlanean aritzean eta erabakiak hartzerakoan emaztearen iritzia eta sentimenduak kontuan hartzen dituenean, bere ezaugarriak eta abileziak baloratzen dituela erakusten du (Esaera Zaharrak 31:11, 28). Senarrak bere ardurak modu maitekor batean bete behar dituela esaten du Bibliak (Kolosarrei 3:19).
Emaztearengandik espero dena. Bibliak honakoa dio: «Emazteak izan biezaio begirune senarrari» (Efesoarrei 5:33). Emazteak Jainkoak senarrari emandako ardura errespetatzen duenean Jainkoa pozten du.
Emazteak senarrak familia-buru bezala duen ardura onartu behar du eta ardura hau ondo betetzen lagundu behar dio. Gainera, erabaki onak hartzen ere lagunduko dio (Hasiera 2:18, NWT). Bibliak oso ondo hitz egiten du eginkizun garrantzitsu hau betetzen duten emazteei buruz (Esaera Zaharrak 31:10).
Haurrak izateko agintzen al die Jainkoak gaur egungo bikote ezkonduei?
Ez. Egia da Jehobak iraganean bere zerbitzari batzuei haurrak izateko agindua eman ziela (Hasiera 1:28; 9:1). Baina gaur egungo kristauok ez gaude agindu hori betetzera behartuta. Jesusek eta bere jarraitzaileek ez zuten esan ezkondutako bikoteak haurrak izatera behartuta zeudenik. Bikote bakoitzak erabaki behar du haurrak izango dituen ala ez.
Nola lagundu ahal die Bibliak bikote ezkonduei?
Bibliako printzipioak lagungarriak izan daitezke bikote ezkonberrientzat. Aholku hauek bikoteei arazoak saihesten eta hauei aurre egiten lagunduko diete.
Bibliako printzipioei esker, bikote ezkonduek hurrengoa lortu dezakete:
Benetako maitasuna erakutsi (1 Korintoarrei 13:4-7; Kolosarrei 3:14).
Elkarri entzuten jakin (Santiago 1:19).
Barkaberak izan (1 Pedro 4:8).
Pazientzia izan (Efesoarrei 4:2, 3).
Elkarlanean ibili (Kohelet 4:9).
Beraien konpromisoa indartu (Kantarik Ederrena 8:7).
a Ohiturazko ezkontza edo ezkontza tribalari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo 2006 ko urriaren 15 eko La Atalaya edo La Tour de Garde-ra, 21. orrialdea, 12. paragrafoa.