Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Zer egin dezaket nire gurasoek sare sozialak izaten uzten ez badidate?

Zer egin dezaket nire gurasoek sare sozialak izaten uzten ez badidate?

 Agian, zure lagun guztiek sare sozialak erabiltzen dituzte, eta beti ari dira horri buruz hitz egiten. Beharbada, zutaz barre egiten dute zuk ez duzulako. Zer jakin behar duzu gai honi buruz? Eta, zer egin dezakezu?

Zer jakin behar duzu?

 Ez zara bakarra. Guraso askok ez diete beraien seme-alabei sare sozialak erabiltzen uzten. Seguruenik hauen erabilera hurrengo gauzekin lotzen dutelako:

  •   depresioa eta osasun mentalarekin loturiko beste arazo batzuk.

  •   pornografia ikusteko, edo sexting eta ciberbullying-a jasateko arriskua.

  •   gaizki ulertuak lagunen artean.

 Gazte askok sare sozialak erabiltzeari utzi diote. Beraien kabuz konturatu ziren sare sozialek gauza txar gehiago ekartzen zizkiela onak baino. Ikusi kasu erreal batzuk:

  •   Priscilla konturatu zen sare sozialetan erabiltzen zuen denbora hobeto erabili ahal zuela.

  •   Jeremy-k ezin zuen kontrolatu sare sozialetan agertzen zitzaizkion gauza desegokiak, eta hau ez zitzaion batere gustatzen.

  •   Bethany konturatu zen gehiegizko arreta jartzen ari zela besteek egiten zituzten gauzetan.

 «Erabiltzen nuen aplikazioa ezabatu nuen, eta pozik nago hori egin izanaz. Ez dut faltan botatzen eta, orain, niretzat garrantzitsuagoa denaz disfrutatzeko denbora gehiago dut» (Sierra).

 «Ez zitzaidan gustatzen sare sozialak zein adiktiboak izan daitezkeen, eta zer-nolako kezka sortzen zidan, jendeak nire edukiei izango zuen erreakzioak. Nire kontua ezabatzea kosta zitzaidan arren, segituan lasaitasuna nabaritu nuen. Orain, bake gehiago dut» (Kate).

Zer egin dezakezu?

 Errespetatu gurasoen arauak. Erakutsi iezaiezu heldua zarela beraien arauak haserretu edo kexatu gabe obedituz.

 Biblia printzipioa: «Zentzugabeak aske uzten ditu bere grina guztiak, zuhurrak eutsi eta baretzea lortzen» (Esaera Zaharrak 29:11).

 Agian norbaitek sare sozialak gurasoei ezer esan gabe erabiltzera animatu zaitzake. Hori egitea hanka sartze bat izango zen. Ezkutuan ibiltzeak antsietate eta errudun sentimenduak sortu ahal dizkizu. Gainera, harrapatzen badizute, arazoetan sartu zaitezke eta zugan duten konfiantza galdu dezakete.

 Biblia printzipioa: «Gauza guztietan zintzo jokatu nahian baikabiltza» (Hebrearrei 13:18).

 Hartu zure erabakia. Goiko gazteek bezala, sare sozialak ez erabiltzeko hainbat arrazoietan pentsatu dezakezu. Sare sozialak erabiltzea zuretzat egokiena ez dela argi baduzu, hauek erabiltzeari utzi zure erabakia delako, eta ez bakarrik zure gurasoena. Horrela, beste gazteek gai honi buruz galdetzen badizute, ez zara lotsatuko eta zailagoa izango da zutaz barre egitea.

 Laburpena: Saiatu zure gurasoek pentsatzen dutena ulertzen. Horrela, beraien erabakiarekin ados egongo zara. Azken finean, sare sozialik gabe ere bizi zaitezke.