Zuzendari-batzordeak Errusia eta Ukrainako Jehobaren lekukoei adore ematen die
«Izugarrizko maitasuna sentitu genuen!». Hau izan zen Ukrainako emakume baten erantzuna Stephen Lettek, Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordeko kideak, irakurritako gutun garrantzitsu bat entzutean. Stephen Lettek 2014ko maiatzaren 10 eta 11ko asteburuan Ukraina bisitatu zuen. Emakume hau 165.000 laguneko entzulegoaren artean zegoen.
Biblian oinarritutako hitzaldiak eta gutun honen irakurketa bost hizkuntzatara itzuli eta Ukrainan zehar dauden 700 bat bilera-aretotara transmititu ziren.
Asteburu berean, Mark Sandersonek, Zuzendari-batzordeko kideak, Errusian egin zen programan ere irakurri zuen gutuna. Programa 14 hizkuntzatara itzuli zen eta Bielorrusia eta Errusiako 180.413 lagunek 2.500 kongregazio baino gehiagotan entzun ahal izan zuten.
Zuzendari-batzordearen gutun hau Errusia eta Ukrainako kongregazio guztiei zuzendu zen. Sanderson anaiak errusieraz irakurri ondoren, Errusiako sukurtsalak honakoa idatzi nahi izan zuen: «Anai-arrebak hunkituta zeuden Zuzendari-batzordeak haiengan azaldutako ardura ikustean. Zuzendari-batzordearen besarkada beroa jaso izan bagenu bezala sentitu ginen denok».
Gutunaren helburua liskar politikoak egon ziren lurraldeko lekukoei indarra eta kontsolamendua ematea zen. Anai-arrebak, munduko kontu politikoen aurrean neutralak izanez, munduaren parte ez izatera animatu zituen (Joan 17:16).
Hau lortzeko, Jehobarekin erlazio estua izan behar zutela gogorarazi zien Zuzendari-batzordeak eta, honetarako, otoitzak egitea, Biblia aztertzea eta hausnarketa ezinbestekoak direla azalduz. Isaias 54:17 oroitarazi zitzaien, proben aurrean Jainkoak hitzemandakoan uste osoa izan zezaketela adieraziz: «Zure kontra egindako arma, huts gertatuko da».
Zuzendari-batzordeak honela amaitu zuen gutuna: «Asko maite zaituztegu. Egon ziur ez zaituztegula inoiz ahazten eta Jehobari zuen alde eskatzen diogula».
Ukrainako sukurtsalak honakoa idatzi zuen bisitei buruz: «Anai-arrebak hunkiturik zeuden Zuzendari-batzordeak azaldutako arreta eta ardurarengatik. Ukraina eta Errusian astebukaera berean Lett eta Sanderson anaien bisita izatea, Jainkoaren herriaren batasunaren froga argia izan zen eta Jehoba eta Jesusen ardura bizia azaldu zien anai-arrebei. Denok ados ginen bisita egiteko une egokia izan zela. Edozein arazoren aurrean ere, Jehoba zerbitzatzen jarraitzeko indartuak gaude».