Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jainkoari eta Jesu Kristori buruzko egia

Jainkoari eta Jesu Kristori buruzko egia

Nahiz eta gizakiak jainko asko adoratu, egiazko Jainko bakarra dago (Joan 17:3). Bera da «Goi-goikoa», guztiaren Sortzailea eta biziaren Iturria. Berak bakarrik merezi du gure adorazioa (Daniel 7:18; Apokalipsia 4:11).

Nor da Jainkoa?

Zenbat aldiz agertzen da jatorrizko testuan Jainkoaren izen propioa? 7.000 BAT ALDIZ

JEHOBA da Jainkoaren izena

Jehobaren tituluetako batzuk honakoak dira: JAUNA, AITA, JAINKOA

Zein da Jainkoaren izena? Jainkoak berak honakoa dio: «Yaube naiz Ni; hau da nire izena» (Isaias 42:8, Ol). Euskaraz, Jainkoaren izena modu desberdinetan idazten da, esaterako, Jehoba, Iehovah edo Yaube. Bibliaren jatorrizko idazkietan, Jainkoaren izen propioa 7.000 bat aldiz agertzen zen. Hala ere, Biblia itzulpen askok modu okerrean izen hori tituluekin ordezkatu dute, adibidez, «Jauna» tituluarekin. Baina, Jainkoak zu bere laguna izatea nahi du eta, horregatik, zuk berari bere izenez deitzea nahi du (Eginak 2:21).

Jehobaren tituluak. Bibliak Jehobari hainbat titulu ematen dizkio, besteak beste, «Jainkoa», «Ahalguztiduna», «Sortzailea», «Aita», «Jauna» eta «Subiranoa». Gainera, Jainkoari zuzendutako Bibliako otoitz askotan, bere izena eta titulu errespetagarri bat elkarrekin erabiltzen dira (Daniel 9:4NWT).

Jainkoaren itxura. Jainkoa espiritu ikusezina da (Joan 4:24). Gizakiak ez duela Jainkoa inoiz ikusi dio Bibliak (Joan 1:18). Bertan, Jainkoak bere sentimenduak agerian uzten ditu. Gainera, gizakiok bera «atsekabetu» edo poztu dezakegu (78. Salmoa 40, 41; Esaera Zaharrak 11:20).

Jainkoaren ezaugarri zoragarriak. Jainkoak ez du nazio eta jatorri desberdinetako pertsonen artean bereizketarik egiten (Eginak 10:34, 35). Gainera, «Jainko bihozbera eta errukiorra» da, «haserregaitza eta onginahiz eta leialtasunez betea» (Irteera 34:6, 7). Baina bere ezaugarri guztien artean, badira nabarmentzen diren lau.

Boterea. «Jainko ahalguztiduna» denez, bere helburua betetzeko mugarik ez duen boterea du (Apokalipsia 16:7).

Jakinduria. Jainkoaren jakinduriak ez du parekorik. Horregatik dio Bibliak «jakintsu bakarra» dela (Erromatarrei 16:27).

Justizia. Jainkoak beti zuzena dena egiten du. Bere ekintzak perfektuak dira, eta ez du inoiz «bidegabekeriarik» egiten (Deuteronomioa 32:4).

Maitasuna. Bibliak «Jainkoa maitasuna» dela dio (1 Joan 4:8). Jainkoak ez du maitasuna erakusten soilik, bera maitasunaren pertsonifikazioa da. Bere maitasun gorenak egiten duen guztian eragina du, eta horrek modu askotan laguntzen digu.

Jainkoak gizakiekin duen adiskidetasuna. Jainkoa zeruko gure Aita maitekorra da (Mateo 6:9). Berarengan fedea badugu, bere lagunak izan gaitezke (25. Salmoa 14). Izan ere, Jainkoak berarengana hurbiltzera gonbidatzen gaitu honakoa eginez: «Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen» (1 Pedro 5:7; Santiago 4:8).

Pertsona bera al dira Jainkoa eta Jesu Kristo?

Jesus ez da Jainkoa. Jesus berezia da, Jainkoak zuzenean sortu duen gizaki bakarra delako. Horregatik deitzen dio Bibliak Jainkoaren Semea (Joan 1:14). Jehobak bere lehensemea, Jesus, sortu ondoren, «obra-maisu» bezala erabili zuen beste gauza eta izaki guztiak sortzeko (Esaera Zaharrak 8:30, 31; Kolosarrei 1:15, 16).

Jesu Kristok ez zuen inoiz Jainkoa zenik esan. Horren ordez, honakoa azaldu zuen: «Nik, bai, ezagutzen dut, bere ordezkaria naizelako eta berak bidali nauelako» (Joan 7:29NWT). Behin, bere dizipuluetako batekin hitz egiten ari zela, Jesusek Jehobari «neure eta zuen Aita» eta «neure eta zuen Jainkoa» deitu zion (Joan 20:17). Jesus hil ondoren, Jehobak zeruan bizitzeko berpiztu zuen eta autoritate handia eman zion bere eskuinera goratuz (Mateo 28:18; Eginak 2:32, 33).

Jesu Kristok Jainkoarengana hurbiltzen lagundu zaitzake

Jesus bere Aitari buruz irakastera etorri zen lurrera. Jehobak berak honakoa esan zuen Jesusi buruz: «Hau da nire Seme kuttuna. Entzun berari» (Markos 9:7). Jesusek Jainkoa inork baino hobeto ezagutzen du. Izan ere, hauxe esan zuen: «Inork ez du ezagutzen […] Aita nor den ere, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak» (Lukas 10:22).

Jesusek modu perfektuan imitatzen ditu Jainkoaren ezaugarriak. Jesusek bere Aitaren ezaugarriak hain ondo isladatu zituenez, honakoa esan ahal izan zuen: «Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du» (Joan 14:9). Bere Aitaren maitasuna hitz eta ekintzez imitatuz, jendea Jainkoarengana hurbildu zuen. Jesusek esan zuen: «Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik» (Joan 14:6). Hurrengoa ere esan zuen: «Baina heldu da ordua […] zeinetan egiazko adoratzaileek adoratuko baitute Aita Izpirituz eta egiaz; ezen ene Aitak halako adoratzaileak bilatzen ditu» (Joan 4:23Ha). Ez al da zoragarria? Jehoba zu bezalako pertsonak bilatzen ari da, berari buruzko egia ezagutu nahi dutenak.