Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

AZALEKO GAIA | JAINKOARENGANDIK URRUNTZEN GAITUZTEN GEZURRAK

Jainkoa misterio bihurtu zuen gezurra

Jainkoa misterio bihurtu zuen gezurra

JENDE ASKOK SINESTEN DUENA

Teologia hiztegi batek dio: «Aita, Semea eta Espiritu Santuak, hau da, hiru pertsonak Jainko bakar bat osatzen dutela dioen misterioa da Trinitatea» (El Diccionario Akal crítico de Teología). Beste hiztegi batek honela dio: «Katolikoek, ortodoxoek, anglikanoek eta protestanteek doktrina hau jarraitzen dute» (Diccionario abreviado del cristianismo).

BIBLIAK DIOENA

Jesusek, Jainkoaren Semeak, ez zuen inoiz esan bere Aitaren berdina edo substantzia berekoa zenik. Alderantziz, berak esan zuen: «Aitarengana noa [...] Aita ni baino handiagoa baita» (Joan 14:28). Bere jarraitzaile bati ere esan zion: «Aitarengana noa [...] neure eta zuen Jainkoarengana» (Joan 20:17).

Espiritu santua ez da pertsona bat. Lehen mendeko kristauak espiritu santuz «bete» ziren eta Jehobak esan zuen: «Neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei» (Eginak 2:1-4, 17). Espiritu santua ez da trinitatearen parte, Jainkoaren indar eraginkorra baizik.

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

Karl Rahner eta Herbert Vorgrimler biblia-aditu katolikoen arabera, «trinitatea ezingo litzateke errebelaziorik gabe ezagutu. Eta errebelazioa izanda ere, ezingo litzateke erabat ulertu». Maitatu al dezakezu ezagutu edo ulertzeko ezinezkoa den norbait? Beraz, trinitatearen doktrina Jainkoa ezagutu eta maitatzeko oztopo bat da.

Lehenengo artikuluan aipatutako Marcorentzat trinitatea oztopo bat zen. Berak dio: «Jainkoa bere nortasuna ezkutatzen ari zitzaidala pentsatzen nuen. Horrek urrunagoa, misteriotsuagoa eta hurbilezinagoa egiten zuen». Baina Jainkoak ez du «nahasmendua» maite (1 Korintoarrei 14:33). Ez du bere nortasuna gugandik ezkutatu. Berak ezagutu dezagun nahi du. Jesusek esan zuen: «Guk badakigu zer adoratzen dugun» (Joan 4:22).

«Jainkoa ez dela trinitatearen parte ikastean», dio Marcok, «azkenik, bere adiskidea izatea lortu nuen». Jehoba izate misteriotsu bat izan beharrean pertsona bat dela ikusten badugu, askoz ere errazagoa izango zaigu bera maitatzea. Bibliak dio: «Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita» (1 Joan 4:8).