Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

AZALEKO GAIA | JAINKOARENGANDIK URRUNTZEN GAITUZTEN GEZURRAK

Jainkoa krudel bihurtu zuen gezurra

Jainkoa krudel bihurtu zuen gezurra

JENDE ASKOK SINESTEN DUENA

«Bekatu mortaleko egoeran hiltzen diren arimak infernuetara jaisten dira hil eta berehala, eta bertan infernuko oinazeak sufritzen dituzte, “betiereko sua”» (Catecismo de la Iglesia Católica edo Catéchisme de L’église Catholique). Bestalde, erlijioburu batzuek infernua Jainkoarengandik zeharo isolatuta eta bananduta izatearen egoera dela diote.

BIBLIAK DIOENA

«Bizi guztiak dira nireak [...]. Bekatu egiten duena, hori hilko da» (Ezekiel 18:4). «Hilek, ordea, ez dakite ezer» (Kohelet 9:5). Bizirik dagoen pertsonak ez badaki ezer hiltzen denean, nola sufritu lezake «betiereko sua» edo Jainkoarengandik betiko banandua egotearen oinazea?

Biblian, Seol eta Hades hitz hebrear eta grekoak batzuetan «infernu» bezala itzuli izan dira. Baina hitz hauek ez dute zigor tokia esan nahi, gizakiaren hilobia baizik. Adibidez, Jesusi buruzko profezia batean, Bibliak honela dio: «Zeren nire arima hobian [“inpernuan”, Ke] ez duzu utziko» (Job 14:13, Ur, euskara batura egokituta). Argi dago Jesus ez zegoela zigor toki edo Jainkoarengandik banandua zegoen toki batean. Jesus hilobian zegoen.

ZERGATIK DA GARRANTZITZUA?

Krudelkeriak ez gaitu Jainkoarengana hurbiltzen; alderantziz, urrundu egiten gaitu. «Txikitatik infernuaren doktrina irakatsi zidaten», dio Mexikon bizi den Rocíok. «Jainkoaren beldur nintzen eta ezin nuen sinetsi ezaugarri onik zuenik. Beti haserre zegoela eta oso zorrotza zela uste nuen».

Bibliak Jainkoari eta hildakoen egoerari buruz dioenak Rocíoren pentsaera aldatu zuen. Berak dio: «Aske sentitu nintzen, pisu handi bat gainetik kendu izan balidate bezala. Jainkoak guretzat hoberena nahi duela, maite gaituela eta nik ere maite dezakedala konturatu nintzen. Seme-alabei eskutik hartzen dien aita bat bezalakoa da. Beraientzat hoberena nahi du» (Isaias 41:13).

Jende asko, infernuari beldur diolako, elizkoia da. Baina Jainkoak ez du beldurra diogulako bera zerbitzatzea nahi. Jesusek esan zuen: «Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa» (Markos 12:29, 30). Are gehiago, Jainkoak ez duela bidegabekeriaz jokatzen konturatzen garenean, ziur egon gaitezke etorkizunean ere bere epaiak zuzenak izango direla. Elihuk, Joben lagunak bezala, konfiantzaz esan dezakegu: «Urruti Jainkoarengandik gaiztakeria, urruti Ahaltsuagandik bidegabekeria!» (Job 34:10).