Saltatu edukira

BIBLIAK BIZITZAK ALDATZEN DITU

Bibliaren erantzun argi eta logikoek harrituta utzi ninduten

Bibliaren erantzun argi eta logikoek harrituta utzi ninduten
  • JAIOTZE-URTEA: 1948

  • JATORRIZKO HERRIALDEA: HUNGARIA

  • HISTORIA: BIZITZAREN GALDERA GARRANTZITSUEN ERANTZUNAK IRRIKAZ BILATZEN ZITUEN

NIRE IRAGANA:

Székesfehérvár-en, Hungarian, jaio nintzen, 1.000 urte baino gehiagoko historia duen hiri batean. Tamalez, oraindik gogoan ditut Bigarren Mundu Gerrak hirian utzi zituen kalteak.

Txikia nintzenean, nire aiton-amonek hezi ninduten. Beraien oso oroitzapen politak ditut, batez ere nire amona Elisabetenak. Berak erakutsi zidan Jainkoarengan fede sendoa izaten. Hiru urte nituenetik, gauero berarekin Aita Gurea errepikatzen nuen. Hala ere, ez nuen otoitz horren esanahia ulertu ia 30 urte bete nituen arte.

Aiton-amonek txikitan zaindu ninduten, gurasoek gau eta egun lan egin behar zutelako etxe egoki bat erosteko asmoz. Hala ere, hileroko bigarren larunbatean, familia osoak elkarrekin jaten genuen. Izugarri gustatzen zitzaizkidan elkarrekin pasatzen genituen momentu horiek.

1958⁠an, gurasoen ametsa bete egin zen: gu hirurok bizitzeko etxe bat erosi ahal izan zuten. Oso pozik nengoen azkenik gurasoekin biziko nintzelako! Baina sei hilabete pasa eta gero, zoriontasun hori amaitu egin zen, bat-batean aita minbiziak jota hil egin zelako.

Lur jota nengoen. Jainkoari otoitzean hau esaten nion: «Jainko, nire aita salbatzeko erregutu nizun. Beraren beharra dut. Zergatik ez zenituen nire otoitzak erantzun?». Nire aita non zegoen jakiteko behar handia nuen. Zeruan ote zegoen ala betirako existitzeari utzi zion? Euren aita bizirik zuten haurrak inbidiaz ikusten nituen.

Urte askotan, hilerrira ia egunero joaten nintzen. Aitaren hilobian belaunikatu eta otoitzean esaten nuen: «Jainko, mesedez, nire aita non dagoen jakin nahi dut». Bizitzaren zentzua ulertzen laguntzeko ere eskatzen nion otoitzean.

13 urterekin alemana ikasten hasi nintzen. Oso ezagunak ziren liburu aleman horien guztien artean, nire galderen erantzunak aurkituko nituela uste nuen. 1967⁠an Jenara joan nintzen ikastera, garai hartan Ekialdeko Alemaniaren parte zen hirira. Filosofo alemanen liburuak bata bestearen atzetik irakurtzen nituen, bereziki gizakiaren existentziari buruz hitz egiten zutenak. Nahiz eta ideia interesgarri batzuk aurkitu nituen, batek ere ez ninduen guztiz asetu. Beraz, erantzun hauek bilatzeko otoitz egiten jarraitu nuen.

BIBLIAK NIRE BIZIMODUA ALDATZEN LAGUNDU ZIDAN:

1970⁠ean Hungariara itzuli nintzen eta bertan, nire emaztea izango zena, Rose, ezagutu nuen. Garai hartan, Hungarian komunismoak agintzen zuen. Ezkondu eta gutxira, Rose eta biok Austriara ihes egin genuen. Gure helburua denborarekin Sydney-ra (Australia) bizitzera joatea zen, bertan osaba bat nuelako.

Segituan aurkitu nuen lana Austrian. Behin, lankide batek nire galdera guztien erantzunak Biblian aurkitu nitzakeela esan zidan. Biblia aztertzen zuten pare bat liburu eman zizkidan. Liburu horiek ziztu bizian irakurri nituen. Gehiago ikasi nahi nuenez, Jehobaren lekukoei, liburu horien argitaratzaileei, idatzi nien argitalpen gehiago eskatzeko.

Gure ezkontzaren lehen urteurrenean, Austriako Lekuko gazte batek Rose eta biok bisitatu gintuen. Eskatu nituen argitalpenak ekartzeaz gain, biblia-ikastaro bat eskaini zidan eta baietz esan nion. Ikasteko irrikan nengoenez, astean bitan aztertzen genuen Biblia. Saio bakoitza lau ordu ingurukoa izaten zen!

Oso emozionatuta nengoen Lekukoek Bibliari buruz irakasten zidatenarekin. Jainkoaren izena, Jehoba, hungarieran nuen Biblian erakutsi zidatenean, ezin nuen sinetsi. Elizara joan nintzen 27 urteetan, ez nuen sekula Jainkoaren izena entzun. Bibliaren erantzun argi eta logikoek harrituta utzi ninduten. Adibidez, hildakoek ez dakitela ezer, hau da, lotan egongo balira bezala daudela, ikasi nuen (Kohelet 9:5, 10; Joan 11:11-15). Gainera, Bibliak promestutako mundu berrian ez dela gehiago heriotzarik izango ikasi nuen (Apokalipsia 21:3, 4). Nire aita berriro ikusteko esperantza dut, mundu berrian hildakoak berpiztuak izango direlako (Eginak 24:15).

Rose nirekin batera Biblia aztertzen hasi zen. Aurrerapen handiak egin genituen eta bi hilabetetan bakarrik biblia-argitalpena aztertzen bukatu genuen! Lekukoen bilera guztietara joaten ginen. Jehobaren lekukoen maitasuna, batasuna eta eskaintzen zuten laguntzak benetan txunditzen gintuen (Joan 13:34, 35).

1976⁠an, Rose eta biok Australian bizitzeko baimena jaso genuen. Berehala, bertako Lekukoak bilatu genituen eta etxean bezala sentiarazi gintuzten. 1978⁠an Jehobaren lekuko izateko bataiatu ginen.

NIRE ONERAKO IZAN DA:

Azkenik aurkitu nituen denbora luzez kezkatu ninduten galderen erantzunak. Bestalde, imajinatu dezakegun Aitarik hoberena aurkitu nuen: Jehoba (Santiago 4:8). Gainera, Jainkoak promestutako paradisuan nire aita berriro ikusteko esperantza dut (Joan 5:28, 29).

1989⁠an Rose eta biok Hungariara itzuli ginen. Horrela, gure lagunekin eta familiarekin, baita beste batzuekin ere, gure sinesmenei buruz hitz egiteko aukera izango genuen. Ehundaka pertsonekin Biblia aztertzeko pribilegioa izan dugu. Hauetako 70 pertsona baino gehiago Jehoba zerbitzatzera iritsi dira, nire ama barne.

17 urtez egin nuen otoitz nire galderen erantzunak aurkitzeko. Ordudanik, 39 urte pasa dira eta otoitz egiten jarraitzen dut. Orain esan dezaket: «Eskerrik asko nire zeruko Aita maitea, nire haurtzaroko otoitzak erantzuteagatik».