Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Urtarrilak 20-26

SALMOAK 138-139

Urtarrilak 20-26

sjj 93. kanta eta otoitza | Hasierako adierazpenak (1 min)

ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN

1) Ez zaitzala urduritasunak geldiarazi

(10 min)

Jehoba goretsi nahi dugu bihotz osoz (Sl 138:1, NWT)

Bileretan parte hartzeagatik urduritzen bagara, Jehobari laguntza eskatu ahal diogu (Sl 138:3)

Urduritzea seinale ona izan daiteke (Sl 138:6; w19.01 10 ¶10)

IDEIA: Komentario laburrak egiteak gutxiago urduritzen lagunduko dizu (w23.04 21 ¶7).

2) Irakaspen preziatuak

(10 min)

  • Sl 139:21, 22. Behartuta al gaude pertsona guztiak barkatzera? (it-2 635 ¶7)

  • Zer irakaspen preziatu aurkitu dituzu aste honetako irakurketan?

3) Biblia irakurketa

(4 min) Sl 139:1-18 (th 2 ikasgaia)

HOBETU PREDIKAZIOAN

4) Elkarrizketa hasi

(3 min) PREDIKAZIO PUBLIKOAN. (lmd 2 ikasgaiko 3 ideia)

5) Dizipuluak egin

(4 min) PREDIKAZIO PUBLIKOAN. Eskaini Biblia ikastaro bat eta erakutsi nola egiten den. (lmd 10 ikasgaiko 3 ideia)

6) Hitzaldia

(5 min) w24.04 14-17 ¶ 1, 4-10. Izenburua: Nola gainditu dezaket lotsa? (th 16 ikasgaia)

KRISTAUON BIZIMODUA

sjj 59. kanta

7) Predikazioaz disfrutatu dezakezu lotsatia izan arren

(15 min) Hitzaldia parte hartzearekin.

Lotsatia al zara? Nahiago izaten al duzu atentziorik ez erakartzea? Urduritu egiten al zara besteekin hitz egin behar duzula pentsatzean? Batzuetan, lotsatia izateak gustuko gauzak egitea zaildu dezake. Hala ere, lotsatiak diren askok, besteei Bibliari buruz hitz egitea lortu dute, eta hau egiteaz disfrutatzen dute. Zer ikasi dezakegu beraien eredutik?

Ipini hurrengo BIDEOA: Nire hoberena ematen dut lotsatia izan arren. Ondoren galdetu:

  • Lauraren amonak Jehobari bere hoberena emateko aholkatu zion. Nola lagundu zion aholku honek?

Bibliaren arabera, Moises, Jeremias eta Timoteo lotsatiak izan ziren (Ir 3:11; 4:10; Jr 1:6-8; 1Tm 4:12). Hala ere, Jehobaren zerbitzuan gauza handiak egin zituzten, Jehoba beraiekin egon zelako (Ir 4:12; Jr 20:11; 2Tm 1:6-8).

Irakurri Isaias 43:1, 2. Ondoren galdetu:

  • Zer promesten digu Jehobak bere zerbitzarioi?

Nola lagundu ahal die Jehobak predikazioan lotsatiak direnei?

Ipini hurrengo BIDEOA: Nola egiten gaitu zoriontsuagoak bataiatzeak? (Zatia). Ondoren galdetu:

  • Nola sentitu du Jackson arrebak Jehobaren boterea eta laguntza predikazioan?

  • Nola lagundu ahal die predikazioak lotsatiei?

8) Kongregazioko Biblia ikasketa

Amaierako adierazpenak (3 min) | sjj 151. kanta eta otoitza