Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

7. IKASGAIA

Zer da Jainkoaren Erreinua?

Zer da Jainkoaren Erreinua?

1. Zer da Jainkoaren Erreinua?

Zerk egiten du Jesus erregerik egokiena? (MARKOS 1:40-42)

 Jainkoaren Erreinua zeruko gobernu bat da. Gainontzeko gobernuak kenduko ditu eta Jainkoak bere borondatea zeru-lurrean betetzeko erabiliko du. Jainkoaren Erreinuari buruzko berri hauek oso onak dira. Laster, Jainkoaren Erreinuak gobernu ona izateko gizakion beharra asebeteko du. Lurreko izaki guztiak bateratuko ditu.​—Irakurri Daniel 2:44; Mateo 6:9, 10; 24:14.

 Erreinu batek erregea behar du. Jehobak bere Semea, Jesukristo, izendatu du bere Erreinuko errege izateko.​—Irakurri Apokalipsia 11:15.

 Ikusi Zer da Jainkoaren Erreinua? bideoa

2. Zergatik da Jesus Erregerik egokiena?

 Jainkoaren Semea erregerik egokiena da: adeitsua da eta zuzentasunaren alde tinko dago (Mateo 11:28-30). Gainera, jendeari laguntzeko aski boteretsua da eta lurrean zerutik aginduko du. Jainkoak berpiztu zuenean, zerura igo eta Jehobaren eskuinaldean eseri zen, zain (Hebrearrei 10:12, 13). Azkenik, Jainkoak agintean hasteko boterea eman zion.​—Irakurri Daniel 7:13, 14.

3. Nor izango da Jesusekin bat agintean?

 «Herri santua» izeneko taldeak aginduko du Jesusekin bat zeruan (Daniel 7:27). Jesusen apostolu leialak izan ziren hautatutako aurreneko santuak. Jehobak gaur arte jarraitu du gizon-emakume leial batzuk aukeratzen santu izateko. Jesusek bezala, espirituzko gorputza izango dute berpiztean.​—Irakurri Joan 14:1-3; 1 Korintoarrei 15:42-44.

 Zenbat lagun joango da zerura? Jesusek «artaldetxo» deitu zien (Lukas 12:32). Hauen kopurua 144.000koa da. Zerutik lur zabalean Jesusekin batera aginduko dute.​—Irakurri Apokalipsia 14:1.

4. Zer gertatu zen Jesusen erregetza hasi zenean?

 Jainkoaren Erreinua 1914an a hasi zen agintzen. Errege moduan Jesusen aurreneko eginkizuna Satanas eta bere deabruak lurrera botatzea izan zen. Orduan, Satanas, amorru biziz, lur osoan arazoak sortzen hasi zen (Apokalipsia 12:7-10, 12). Geroztik, gizadiaren nahigabeak izugarri ugaritu dira. Gerrak, goseteak, izurriteak eta lurrikarak Erreinuak lurreko gauzetan laster aldaketa egingo duela dioen seinalearen parte dira.​—Irakurri Lukas 21:7, 10, 11, 31.

5. Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak?

 Jainkoaren Erreinua, mundu osoan berri onak zabaltzearen bitartez, nazio guztietako gizatalde handi bat elkartzen ari da. Milioika pertsona apal Erreinuaren herritar bihurtzen ari dira Jesus errege dutelarik. Erreinuaren babesa jasoko dute gaur egungo lurreko sistema gaiztoa suntsitzen duenean. Beraz, Jainkoaren Erreinuari onura atera nahi dionak Jesusen menpean herritar esanekoa izaten ikasi behar luke.​—Irakurri Apokalipsia 7:9, 14, 16, 17.

1000 urteko denboraldian, Erreinuak Jainkoak gizakiontzat jatorrian zuen asmoa burutuko du. Lur zabala paradisu bilakatuko da. Azkenik, Jesusek bere Aitari Erreinua itzuliko dio (1 Korintoarrei 15:24-26). Jainkoaren Erreinuari buruz hitz egin nahi zeniokeen inor ezagutzen al duzu?​—Irakurri 37. Salmoa 10, 11, 29.

 

a Bibliako profeziek 1914. urtea nola iragartzen zuten zehatzago aztertzeko Zer da Bibliak benetan irakasten duena? liburuko 215-218 orrialdeak ikusi.