02 IKASGAIA
Bibliak esperantza ematen digu
Jende askok arazo larriak ditu. Hauen ondorioz, tristurari, antsietateari eta sufrimenduari aurre egiten diete. Noizbait aurkitu al zara egoera honetan? Beharbada, gaixotasun baten edota maite duzun norbaiten heriotzaren erruz sufritzen ari zara. Agian pentsatu dezakezu: «Hobetuko al da bizitza?». Bibliak erantzun lasaigarria ematen du.
1. Zer esperantza ematen digu Bibliak?
Bibliak horrenbeste arazo zergatik ditugun azaltzen du. Gainera, berri onak ere ematen dizkigu: Jainkoak laster arazo guzti hauek kenduko dituela. Bibliako promesek «itxaropenez beteriko etorkizuna» ematen digute (Irakurri Jeremias 29:11, 12). Esperantza honi esker, gure arazoak jasan ditzakegu eta zoriontsuak izan gaitezke. Gainera, promesa hauek betirako zoriontsu izango garela ziurtatzen digute.
2. Nolakoa da Bibliak deskribatzen duen etorkizuna?
Bibliak honela deskribatzen du etorkizuna: «Ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik» (Irakurri Apokalipsia 21:4). Gaur egun sufrimendua sortzen duten arazoak ez dira gehiago izango. Esaterako, pobrezia, injustizia, gaixotasunak eta heriotza. Zer promesten du Bibliak? Bizitzaz betirako gozatu dezakegula lurrean egongo den paradisuan.
3. Nola egon gaitezke ziur Bibliako promesak beteko direla?
Askok gauza onak gertatzea espero dute, baina ez daude ziur espero dutena beteko den. Bibliako promesak, berriz, desberdinak dira. Biblia adi-adi aztertuz, bertako promesetan dugun konfiantza indartu dezakegu (Eginak 17:11). Biblia aztertzen duzun heinean, zer erabaki hartu ahal izango duzu? Etorkizunari buruz esaten duena sinetsi ala ez.
SAKONDUZ
Aztertu Bibliak zer gauza promesten dituen etorkizunerako. Ikusi Bibliak ematen duen esperantzak nola laguntzen dion gaur egun jendeari.
4. Bibliak sufrimendurik gabe betirako bizi gaitezkeela promesten du
Aztertu Bibliako promesei buruzko ondorengo zerrenda. Zeintzuk dira gehien gustatzen zaizkizunak? Zergatik?
Irakurri promesen ondoan dauden aipuak eta aztertu elkarrekin:
-
Zure ustez, esperantza ematen al dute aipu hauek? Zure familia eta lagunei esperantza emango diela uste al duzu?
Imajinatu honelako mundu batean bizitzen:
INORK EZ DU ONDORENGO GAUZARIK SUFRITUKO |
DENOK ONDORENGOAZ DISFRUTATUKO DUGU |
---|---|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
5. Bibliaren esperantzak gure bizitza hobetzen du
Jende asko desanimaturik edota haserreturik bizi da arazoen erruz. Batzuk gogor saiatzen dira gauzak hobetzen. Bibliak gauzak hobetuko direla promesten du. Ikusi promesa hauek nola laguntzen dioten jendeari gaur egun. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
-
Zer injustizia jasan zituen Rafikak?
-
Nahiz eta ikusten zuen injustizia ez desagertu, nola lagundu zion Bibliak?
Bibliaren promesetan konfiantza izateak, desanimoari eta arazoei aurre egiten laguntzen digu. Irakurri Esaera Zaharrak 17:22 eta Erromatarrei 12:12 eta aztertu elkarrekin:
-
Bibliak etorkizunari buruz dioena sinesteak, hobetu al dezake zure bizitza? Zergatik?
ZER DIO JENDEAK? «Bibliako promesak politegiak dira egia izateko».
-
Zergatik uste duzu hain garrantzitsua dela frogak aztertzea?
LABURPENA
Bibliak etorkizun zoriontsu bati buruzko promesa asko ditu. Hauek esperantza emateaz gain, bizitza hobetzen digute orain.
Berrikuspena
-
Zergatik behar du jendeak esperantza?
-
Zer esaten du Bibliak etorkizunari buruz?
-
Nola laguntzen gaitu esperantza izateak orain?
GEHIAGO IKASTEKO
Gehiago irakurri esperantzak duen botereari buruz.
«Non aurkitu dezaket esperantza?» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 2004 apirilak 22)
Ikusi esperantzak gaixotasun kroniko bat zuen pertsona bati nola lagundu zion.
«Nola lagundu ahal dizu Bibliak gaixotasun bati aurre egiten?» (Web artikulua)
Imajinatu zu eta zure familia Bibliak promestutako paradisuan bizitzaz gozatzen.
Irakurri Bibliaren esperantzak bizitza nola aldatu zion aktibista bati.