Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

4. IKASGAIA

Bere aita eta Jehoba zoriontsu egin zituen

Bere aita eta Jehoba zoriontsu egin zituen

Zer promes egiten ari zaio Jefte Jehobari?

Nahiz eta erraza ez izan, Jefteren alabak bere aitak emandako hitza bete zuen

Ikusten al duzu irudiko neskatxa?... Jefte izeneko gizonaren alaba da. Bibliak ez digu bere izena esaten. Baina bere aita eta Jehoba zoriontsu egin zituela, bai. Ikas dezagun gehiago berari eta bere aita Jefteri buruz.

Jefte gizon ona zen. Denbora asko igaro zuen bere alabari Jehobari buruz irakasten. Gizon indartsu eta buruzagi zintzoa zen. Horregatik, israeldarrek beraien etsaien aurka borrokatzeko aurrea hartzea eskatu zioten.

Jeftek Jainkoari laguntza eskatu zion otoitzean. Jeftek honakoa promestu zion: borroka irabazten bazuen, itzultzerakoan, bere etxetik ongietorria egitera ateratzen zitzaion lehen pertsona emango ziola. Honek, Jainkoaren elkarketa-etxolan bizi eta lan egingo zuen bere bizi guztian zehar. Garai haietan, elkarketa-etxola Jehobari gurtzeko tokia zen. Irabazi al zuen Jeftek borroka? Bai horixe! Bere etxera itzultzerakoan, ba al dakizu nork egin zion ongietorria lehenengo?...

Bai, bere alabak! Jefteren ume bakarra zen. Eta orain berarengandik banatu behar zuelako, oso triste zegoen. Baina gogoratu: promes egin zuen! Berehala, alabak esan zuen: «Aitatxo, Jehobari hitzemandakoa bete behar duzu».

Urtero, Jefteren alabaren lagunak bisitan joaten zitzaizkion

Jefteren alaba ere triste zegoen. Elkarketa-etxolan ezingo zuen ez ezkondu, ezta umerik eduki ere. Baina berarentzat askoz ere garrantzitsuagoa zen bere aitaren promesa bete eta Jehoba zoriontsu egitea. Beraz, etxetik joan eta aurrerantzean elkarketa-etxolan bizi izan zen.

Bere aita eta Jehoba zoriontsu egin zituela uste al duzu hartutako erabakiarekin?... Horixe baietz! Jefteren alabak bezala, zuk ere Jehoba maite eta berak esandakoa egin ezazu. Horrela, zure aita-amak eta Jehoba oso zoriontsu egingo dituzu.

IRAKURRI ZURE BIBLIAN