Adorazioa
Nor da adoratu behar dugun bakarra?
Ir 34:14; Dt 5:8-10; Is 42:8
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Mt 4:8-10. Satanasek Jesusi munduko erreinu guztiak eskaini zizkion, bera adoratzearen truke. Baina Jesusek eskaintza hau ukatu zuen, Jehoba bakarrik adoratzeko determinazioa zuelako.
-
Ap 19:9, 10. Aingeru boteretsu batek bera ez adoratzeko esan zion Joan apostoluari.
-
Nola adoratzea nahi du Jehobak?
Jn 4:24; St 1:26, 27
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Is 1:10-17. Jehobak ez du onartzen bere arauak betetzen ez dituztenen adorazio hipokrita.
-
Mt 15:1-11. Jehobak gure adorazioa ez duela gizakien tradizioetan oinarritzerik nahi erakutsi zuen Jesusek. Honen ordez, gure adorazioa Jainkoaren legeetan oinarritzea nahi du.
-
Ahal dugun guztietan, norekin adoratu behar dugu Jehoba?
Heb 10:24, 25
Ikusi Sl 133:1-3 ere
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Eg 2:40-42. Lehen mendean, kristauak elkartu egiten ziren otoitz egiteko, elkarrekin denbora pasatzeko eta espiritu santuak inspiratutako irakaspenak aztertzeko.
-
1Ko 14:26-40. Paulo apostoluak kongregazioko bilerak animagarriak eta ondo antolatuak izan behar zutela esan zuen. Horrela, guztiek ikasi eta ulertuko zuten irakasten zena.
-
Zer egin behar dugu Jehobak gure adorazioa onartzen duela ziurtatzeko?
Mt 7:21-24; 1Jn 2:17; 5:3
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Heb 11:6. Jehobak gure adorazioa onartzeko, fedea ezinbestekoa dela esan zuen Paulo apostoluak.
-
St 2:14-17, 24-26. Santiagok, Jesusen anaia erdiak, fedea ekintzekin erakutsi behar dela esan zuen. Beraz, fedeak ekintzara bultzatzen gaitu.
-