151. KANTA
Jainkoak dei egingo du
(Job 14:13-15)
-
1. Bizitza da ihintza bezala
goizean galtzen dena.
Gu ginena da orain itzala,
garairik goibelena.
Piztuko al da lo dagoena?
Entzun promes ederra:
(ERREPIKA)
Jainkoak dei egingo du,
hilak biziko dira.
Bihotzez ditu maite,
pizteko du irrika.
Inoiz ez federik galdu,
berak baitu desira,
beteko du esana
laster mundu berrian.
-
2. Nahiz eta hil, gogoratzen ditu
bere lagun maiteak.
Jaungoikoak emango dizkigu
hilobian daudenak.
Izango dugu bere saria:
betirako bizia!
(ERREPIKA)
Jainkoak dei egingo du,
hilak biziko dira.
Bihotzez ditu maite,
pizteko du irrika.
Inoiz ez federik galdu,
berak baitu desira,
beteko du esana
laster mundu berrian.