ERNE SEGI!
Aurkitu esperantza 2024an | Zer dio Bibliak?
2024ra begira, askok ez diete munduko arazoei irtenbiderik ikusten. Baina oraindik badago esperantza etorkizunerako!
Bibliak esperantza ematen du
Gaur egun esperantzarik gabe uzten gaituzten arazoak ditugu. Baina Jainkoak hauek konponduko dituela promesten digu Biblian. Laster, Jainkoak, «haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik» (Apokalipsia 21:4).
Bibliako promesei buruz gehiago jakiteko, irakurri «Etorkizun hobe baten esperantza ziurra».
Nola lagundu ahal dizu Bibliak orain?
Bibliak ematen duen esperantzak, sentimendu negatiboekin borrokatzen eta ikuspuntu positiboagoa izaten lagundu ahal digu (Erromatarrei 15:13). Bibliako aholku praktikoek orain ditugun arazoei ere aurre egiten lagundu gaitzakete, adibidez, pobrezia, injustizia eta gaixotasunei.
Nola lagundu zion Bibliak pobrezian hazi zen gizon bati, bakea eta zoriontasuna izaten? Ikusi Juan Pablo Zermeño: Jehobak nire bizitzari zentzua eman zion bideoa.
Nola lagundu ahal dizu Bibliak erru, tristura, antsietatea eta dolua bezalako sentimenduei aurre egiten? Irakurri «Aurkitu al dezaket Biblian hitz kontsolagarririk?».
Nola aurkitu zuen esperantza Biblian, oso gogorra eta bihozgabea zela zioen soldadu militar beterano batek? Ikusi Cambié las armas por la Biblia edo J’ai déposé les armes bideoa.
Nahi al duzu 2024a urte ona izatea zu eta zure familiarentzat? Jainkoak garai hauetan bakea eta «itxaropenez beteriko etorkizuna» eman ahal dizkigu (Jeremias 29:11). Aztertu Bibliak nola lagundu ahal zaituen, doakoa den Biblia ikastaro gidatu honen bitartez.