ERNE SEGI!
Ukrainako gerrak mundu mailako elikagai krisia areagotu du
2022ko maiatzaren 19an, 75 goi-mailako funtzionario baino gehiagok honakoa adierazi zuten Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan: «COVID-19 pandemiak eta klima aldaketak dagoeneko eragina izan dute mundu mailako elikagai krisian, eta Ukrainako gerraren ondorioz, gosete arriskua oraindik gehiago areagotu da munduko toki askotan». Gutxira, The Economist aldizkariak ere hurrengoa aipatu zuen: «Gerra dela eta, dagoeneko hauskorra den mundu honek gosete handiak izango ditu». Bibliak gaur egun hau bezalako elikagai krisiak gertatuko zirela aurresateaz gain, honi aurre egiteko laguntza ematen digu.
Bibliak elikagai krisiak aurresan zituen
Jesusek honakoa aurresan zuen: «Nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; goseteak […] izango dira han eta hemen» (Mateo 24:7, etzanak gureak).
Bibliako Apokalipsia liburuak lau zaldun sinboliko deskribatzen ditu. Hauetako batek gerra irudikatzen du. Honen ondoren, gosetea irudikatzen duen zalduna dator. Bibliaren arabera, garai horretan janaria lortzea zaila izango zen eta neurriz gaineko prezioak egongo ziren: «Begiratu eta zaldi beltz bat ikusi nuen. Haren gainekoak balantza bat zuen eskuan, eta ahots antzeko bat entzun nuen […] esaten: “Kilo bat gari bakarrik eguneko soldataz; hiru kilo garagar bakarrik eguneko soldataz”» (Apokalipsia 6:5, 6).
Elikagai krisiekin lotutako Biblia profezia hauek orain betetzen ari dira, Bibliak «azken egun[ak]» deituriko garaian (2 Timoteori 3:1). Azken egunei eta Apokalipsia liburuko lau zaldunei buruz gehiago jakiteko, ikusi Mundua 1914 urtetik aurrera aldatu egin da bideoa eta irakurri «¿Qué representan los jinetes del Apocalipsis?» edo «Les cavaliers de l’Apocalypse : qui sont-ils?» artikulua.
Nola laguntzen gaitu Bibliak?
Bibliak aholku praktikoak ematen dizkigu egoera zailei aurre egiteko. Aholku hauek elikagaien prezioen igoerari eta janari eskasiari aurre egiten ere lagundu gaitzakete. Ikusi hauetako aholku batzuk «Cómo vivir con menos» edo «Comment vivre avec moins» artikuluan.
Gainera, Bibliak egoera hobera egingo duen esperantza ematen digu. Guztiok janari ugari izango dugula promestu du etorkizunerako: «Izan bedi gari ugari lurraldean» (72. Salmoa 16). Bibliak etorkizunerako promesten duen esperantzari buruz gehiago jakin nahi baduzu edo esperantza honetan sinesteko arrazoiak ezagutu nahi badituzu, jo «Etorkizun hobe baten esperantza ziurra» artikulura.