Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Thai Liang Lim/E+ via Getty Images

ERNE SEGI!

Zure seme-alabak kaltetzen ari al dira sare sozialak? | Nola laguntzen die Bibliak gurasoei?

Zure seme-alabak kaltetzen ari al dira sare sozialak? | Nola laguntzen die Bibliak gurasoei?

 «Osasun mentala gazteen artean krisialdian dago, eta konturatu gara honen arrazoietako bat sare sozialak direla» (Vivek Murthy doktorea, Estatu Batuetako zirujauburua, New York Times, 2024​ko ekainak 17).

 Nola babestu ditzakete gurasoek euren seme-alabak sare sozialen arriskuetatik? Bibliak aholku praktikoak ematen ditu.

Zer egin dezakete gurasoek?

 Aztertu Bibliako printzipio hauek:

 «Nondik ibiliko [den aztertzen du] zentzudunak» (Esaera Zaharrak 14:15).

 Sare sozialek gazteengan eragin txarra izan dezaketela kontuan izanda, ez sentitu behartuta zure seme edo alabari hauek erabiltzen uztera. Hau egin aurretik, ziurtatu nahiko heldua dela denbora mugak errespetatzeko, lagun onak mantentzeko eta eduki desegokia saihesteko.

 «Denbora ahalik eta ondoen aprobetxatu» (Efesoarrei 5:16NWT).

 Zure seme edo alabari sare sozialak erabiltzen uzten badiozu, erabiltzeko arauak jarri eta azaldu hauek nola lagunduko dioten babesturik egoten. Beraren jarreran aldaketaren bat nabaritzen baduzu, agian sare sozialak erabiltzeko mugak jarri beharko dizkiozu.

Jakin ezazu gehiago

 Bibliak dio «une latzak» bizi ditugula (2 Timoteori 3:1-5). Aldi berean, hauei aurre egiteko laguntza praktikoa ematen digu. Adoleszenteen osasun mentala aztertzen duen artikuluan, guraso eta seme-alabentzat lagungarriak diren Biblian oinarrituriko 20 artikulu baino gehiago daude.